Zubeldia lhi - Portugalete
Digestioan elikagaiak eraldatu egiten dira, horietan dauden mantenugaiak lortu ahal izateko.
Digestioa ahoan hasten da. Bertan elikagaiak txikitu eta listuarekin nahasten dira. Behin xehatuta hestegorrira igarotzen dira eta handik urdailera.
Digestioak urdailean jarraitzendu.Elikagaiak urin gastrikoarekin nahasten dira eta ahi moduko bat osatzen dute. Ahia heste meharrera igarotzen da.
Digestioa heste meharrean bukatzen da. Ahia hesteetako, pankreako eta gibeleko urinekin nahasten da.
Digestio- prozesuaren bidez, elikagaiek dituzten mantenugaiak geureganatzen ditugu.
Prozesu hori digestio- aparatuan egiten da. Bi fase ditu: digestioa eta xurgapena . Prozesu horren ondorioz mantenugaiak odolera igarotzen dira eta aprobetxagarriak ez direnak , hau da, hondakinak edo gorozkiak, kanporatzen ditugu.