4. mailakook Urkiola bisitatzera joan gara. Goizeko 9:30etan atera ginen Portugaletetik eta ordu bat eta erdi beranduago Urkiolan geunden.
3 taldetan banatu ginen eta talde bakoitzarekin andereño bat eta monitore bat joan ziren. Hona hemen egin genuena:
Hauxe "Pisten jokoa" da: Bidetik aztarnak, lumak, fruituak eta abar topatu genituen.
Liburuxka batean galderak zeuden eta taldeka erantzun zuzena aurkitu behar genuen.