|





|
Jose Manuel Zubeldia, eskolari izena
eman zion maisua.
ZUBELDIA, hirian bere bertute eta hogeita hamar urteetan zehar egindako
lanagatik gogoratzen den lehengo maisua da.
Gipuzkoarra, Beasainen jaioa 1856garren urtean, bere gaztaroaz eta bere
irakasle ikasketaz oso gutxi ezagutzen da. Karlistada (1872-75) bizi zuen
eta bertan talde liberalaren alde parte hartu zuen. Horrek beranduago
bere semeak zerbitzu militarretik libratzeko eragina izan zuen.
JOSE MANUEL ZUBELDIA Y ORAA, hala ziren bere izen-abizenak, 1883an Bilbo
bizitzen zegoen, non irakasten baitzuen, 27 urteekin lekeitiar batekin
ezkondu zenean; berarekin hamabi seme-alaba (bost gizonezko eta zazpi
emakumezko), horietariko bi jaio eta egun batzuk pasa ondoren hil baziren
ere.
Geroxeago Portugaleten maisu postua lortu zuen eta hona bizitzera etorri
zen non bere hirugarren semea, Mario, itsasontzi kapitaina izan zena,
jaio zen.
Hirian, "escuelas del Campo" zeritzaten ikastetxean kargua hartu
zuen. Hauek elizaldean zeuden, gaur egun parrokiako etxea dagoen lekuan.
Bananduta zeuden, "goiko" eskola eta "beheko" eskola,
solairuaren arabera; Zubeldiak "beheko" eskoletan irakatsi zuen
jubilatu arte 1922garren urtean.
Bere hamaika ikaslek beti ereduzko pedagogo, nortasun handikoa eta lan
itzela egin zuen pertsona bezala gogoratu zuten. Heldu zaizkigun pasadizoen
artean, berak deitzen zuen "la varita de la virtud"en existentzia
dago; hauek zumezko bi makilatxo ziren, lehena motza eta bigarrena luzeagoa,
azken hau gutxiago ikasten zuten eta mukizuekin erabiltzen zuen. Hala
ere, umeak jotzea gustatzen ez zitzaion gizona bezala gogoratzen da eta
zigorrak jan gabe edo ordu batzutan zehar komunean itxita egoten izaten
ziren.
Gure herriko pertsonen hezkuntza eta kultura handitzeko asmoz, helduen
formakuntzan ere lan egin zuen, El Cristo plazan zegoen kuarteleko etxetzarrean
gauez irakasten. Arte eta Lanbide Eskola honetan, marrazketa, taila, modelagintza,
eta baita ere ohizko arloak (aritmetika, geometria, fisika eta abar) ikasten
zen. Lan guzti honetan Ruperto Medina maisu eta adiskide minaren (nahiz
eta hamabi urte baino gazteagoa azken hau) laguntza handia izan zuen.
JOSE ZUBELDIA oso opera, zartzuela eta literaturazalea izan zen, Teatrillora
edo Bilbora askotan joaten zela. Futbola ikustera ere sarritan joaten
zen eguraldi txarra bazegoen ere. Bere semea Guillermo Portu taldeko atezaina
izan zen.
Bere lanaren aintzat hartzen, Udalak bere izena kale bati jarri zion.
Bera, lagun eta ikasle batzuen aurrean, plaka erakusten eta hitz batzuen
esatearen arduraduna izan zen.
1926an hil egin zen. Bere panteoian bere soin-enborra duen brontzezko
plaka batean laburki irakur daiteke: "Recuerdo de tus discípulos".
Bere heriotza egunetik urte batera bere izena duen kalean, lehen eraikuntza
eskolar modernoa inauguratu zen, Emiliano Pagazaurtundua arkitektoaren
lana. Hara "El Campo" eskolako ikasleak joan ziren. Eskola berri
honetako zuzendaria Mateo Hernández Pérez izan zen, urte
horretan etorri berria eta jubilatu arte, 1950garren urtean, lan egin
zuen bertan. Bere aurretik egon ziren irakasleak bezala, portugaletetarren
belaunaldi askoren artean oroimen sakonak utzi zituen, hori dela eta gaur
egun ere kale batek bere izena du. Eskola honetan ere Paz María
Pérez maistra (mende erdi baten zehar lanean), eta guregandik gertuago
dagoen Angel Marco nafarra, 30 urte irakasten egon eta gero, 1983garren
urtean jubilatu zela Udalaren ohorez, oso ospetsuak izan ziren
Ikastetxe honek hasieratik MAESTRO ZUBELDIA izena bazuen ere, Udalak,
Ateneoaren eskariz, 1931ean Francisco Giner de los Rios izena ezarri zion,
baina gero, gerra zibilaren ostean, Vazquez Mella izenagatik aldatu zioten.
Azkenik, eta betiko, MAESTRO ZUBELDIA izenarekin gelditu da.
|