Zubeldia: 75 urteko Historia

1.924ko urrian udaletxeak hurrengo urteko ekainaren 30ean hasi zíren eraikuntzaren lanei ekiteko baimena eman zuen. Egitasmo horretan sortu zen gaur egun ere, 75 urte igaro ondoren, gure herriaren ikurra izaten jarraitzen duena.

Orduko udal kroniken arabera 1932ko azaroan bertoko berogailuak piztu ziren. Geroztik, urtero urtero, mílaka portugaletetar berton izan dute kokagune.

Hasieratik beretik Ikastetxearen izena Maestro Zubeldia izan da. Urteen joanean bi aldiz aldatu bada ere, herriaren eraginez lehendabizikoari eutsi diogu. 50. hamarkadatik hona behin -betiko mantenduz.

Zalantza barik Zubeldia H.I. dugu Portugaleteko ikastetxeetan historikoena. Gure Eskolaren izena José Manuel Zubeldia Oraá beasaindarren ohorez dago jarrita, beronek 35 urteetan berton jardun baitzuen.

Iragana abiapuntu hartuta, luze-zabalean gorantz goaz, zuhaitz zaharra berriztatuz eta fruitu helduak etengabe sortuz.

Datozen 75 urteetan ere bide beretsutik ibiliko garelakoan gaude.

Honenbestez, eta ospatuko duguna inorena bada, zeuena dela nabarmendurik, oraingo urtemuga honetan gauzatuko ditugun egintzetan esku hartzera gonbidatzen zaituztegu.